XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguiteko santu au bukatzeaz batera, ichas-aldetik jaikitzen ziran odei moltso lodi-illunak; eta kristau zorioneko ayek, gordairurik aberats eta estimagarriena billatu duanaren pozarekin eta euria laister zetorrelakoan, artu zuten echeko bidea.

Ez al ziran oraindik Oñatin sartu, euri gozo-mardul batek bustitzen zuan oparo lur egarritua, bere errai agorrak arras ase ta betetzeraño.

Euri hura zan Arantzazuko Ama Birjiñak euskaldunai eguiten zien lendabiziko mesedea, eta guero eguingo ziezten mesede ta onguien azalkai ta ezagungarria.

Ozta zabaldu ta jakin ziran gauza oyek beste errietan, zeruko deya da au, esan zuten guziak, mirari ayen ezkutuko adimena barruntatuaz.

¡Ama Birjiña arantza-gañean!... Euskal-erria zan arantza hura: euskaldunen arteko gorroto, ezin-ikusi ta etsaitasun amorratuak berriz arantzaren punta zorrotzak.

Eta Ama Birjiña arantzaren gañean, Euskal-erriaren erdian, lirio churi-ederra sasi artean bezela
Arantza artean arantza gabe
Arantzan gora jaikia
.